Etxebizitza %7 inguru garestitu zen joan den urtean Hego Euskal Herrian
Etxebizitzaren prezioaren indizea nabarmen hazi zen 2022an Hego Euskal Herrian, 2007tik izan den igoerarik handiena, Estatistika Institutu espainolak (INE) atzo argitaratutako datuen arabera.
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan %6,4 garestitu zen batez beste; 2018an %5,4ko igoera izan zenetik aldakuntzarik handiena da. Nafarroan, aldiz, %7,3koa izan da igoera; azken urteotako aldaketarik handiena 2019an gertatu zen, indizea batez beste %3,8 igo zenean.
Etxebizitza motari begiratuta, berrien prezioaren indizea %6,8 inguru hazi zen iaz; bigarren eskukoena, aldiz, %7,4 hazi zen Nafarroan, eta %6,3 gainerako hiru herrialdeetan. Bestalde, iazko laugarren hiruhilekoan EAEko etxebizitzaren prezioa %1,6 merkatu zen. Nafarroan, aldiz, %0,7 garestitu zen, Estatu espainoleko bigarren igoerarik handiena.

GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza

«Goonietarrak», 40 urte: bihotzeko ganbaran gordetako altxorra

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak
