Bidari aurkeztu dute, Goierriko negozio txikiak indartzeko lantaldea
Goiekik, Goierriko garapen agentziak, Bidari lantaldea aurkeztu du eskualdeko udaletxe eta merkataritza elkarteekin batera. Goierriko negozio txikien beharrei erantzun bat emateko eskualde mailan sortu den elkarlanerako mahaia da.

Goierriko negozio txikiak indartu eta hauen beharrei eskualdeko ikuspuntu batetik irtenbidea emateko sortu dute Bidari taldea. Goiekik eta eskualdeko udalek eta merkataritza elkarteek elkarlanean egindakoa da, Berrabiarazi proiektuaren barruan egindako ekarpen ekonomikoaren laguntzaz.
Lazkaoko, Idiazabalgo, Beasaingo eta Ordiziako Udalek, Goiekik, Ordizian elkarteak, Bareak elkarteak, LazkaOn elkarteak, Idiazabalgo Merkataritza elkarteak eta eskualdeko merkataritza teknikariak osatzen dute lantaldea, baina Goierriko beste herritakoek ere parte har dezakete. Lantaldea irekia da.
Halaber, zenbait helburu zehaztu dituzte. Hala nola, Goierriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuak sustatzea; bertako kontsumoa bultzatzea; negozio ezberdinen arteko ezagutza eta elkarlana sustatzea; herriak eta negozioak «bizirik mantentzea»; berrikuntza eta lehiakortasuna sustatzea, eta eskualdeko estrategia bateratu bat definitzea.
Egindako ekintzen balorazioak eta iritziak jasotzeko kontraste taldea sortu dute. Bi saio egingo dira urtero, egindakoa aztertzeko eta handik aurrera landu nahi diren gaiak jasotzeko. Parte hartzaileak sektore ezberdineko negozioetako ordezkariak izango dira.
Gainera, ‘Egun on!’ komunikazio eta sentiberatze kanpaina abiatuko dute. Euskarri nagusia bideo bat izango da, ikus-entzunezko medioetan eta sare sozialetan zabalduko dena. Honetan, eskualdeko sektore desberdinetako ordezkariak izango dira protagonistak. Grabaketan parte hartzeko deialdia irekita dago.

Elkarrekin Podemos deja a Etxeberria y Mendoza a solas con Feijóo y Ayuso

«Alguien del entorno de Juan Carlos I nos ofreció 100 veces más dinero para no publicar»

EH Bildu se convierte en la primera fuerza en el Ayuntamiento de Gasteiz

Un donostiarra de 44 años está en coma tras ser atacado por un grupo de ultras en Soria
