Peli LEKUONA
BERMEO

Montse Zelaia: «Preskribatuta dago, baina biktimak izaten jarraitzen dugu»

Menesiarren Jose Done eskolan zuzendari izandako Felipe Gutierrezen idatzizko barkamena onartuko du soilik Montse Zelaiak. Haren sexu abusuen biktima da, herriko bizilagun askoren moduan.

Abusatuak izan ziren Josu Lopez Villalba abadearen eta Josebaren arteko besarkada.
Abusatuak izan ziren Josu Lopez Villalba abadearen eta Josebaren arteko besarkada. (BILBOKO ELIZBARRUTIA)

Montse Zelaiak ez zuen parte hartu atzo Bilboko Elizbarrutiak egindako sexu abusuen biktimen barkamen ekitaldi erlijiosoan. Eskaturiko barkamen idatziaren zain jarraitzen zuen. «Ez gara joango. Oraindik ez dute ezer egin. Deitu gaituzte, baina ez daukat ezer egiteko haiekin, eurak gurekin ezer egin ez duten moduan», nabarmendu zuen atzo NAIZ Irratiarekin elkarrizketan.

Zelaia Bermeoko Jose Done eskolako zuzendari izandako Felipe Gutierrezen gehiegikerien biktima da. Zazpi urte zituela eraso egin zion. Eskolara «pozik» joan arren, erasoaren ostean «aski» esan zuen. «Ez nituen normal ikusten bere posturak, eta egiten ziguna. Egun batean ostikada bat eman eta etxera ihes egin nuen». Erasoak ama hil ostean hasi ziren. Eskola partikularren aitzakiapean egiten zituen Gutierrezek sexu gehiegikeriak. Ahizpak nabaritzen zuen «pozik joan eta triste itzultzen zela». Montsek erasoen berri eman zuelarik, ahizpa irakaslearengana joan zen. Gutierrezek esan zien haurra «atentzio bila» ari zela eta «maitasun falta» zuela.

Sexu abusuen berri eman arren, kexu zen Zalaia erantzun faltaz. Herriko biktima kopurua nabarmena da. «Hemen asko daude, mutilak, neskak eta edozein adinekoak». Bermeoko eskola zaharrean abusuak egin izan ditu Gutierrezek. Etxean gertatutakoaren berri eman ostean, abusuen zurrumurruak zabaldu ziren. Honela, eskola husten hasi zen, erasotzailearengandik ihes egin ahal izateko. «Bera zen eskolako nagusia. Berak ateratzen zituen umeak klaseetatik. Zuzendaria, ikasketa burua eta jabea zen. Nahi zuena egiten zuen».

Barkamenaren bide luzea

Herrian hainbat sexu abusu publiko egin ostean, Carlos Capellan menesiarren buruarekin bildu ziren. «Barkamen eta errekonozimendu» bideo bat eskatu zuten. «Ezinezkoa» zela erantzun zieten, erasotzailearen osasun egoera argudiatuz.

Bermeotarraren ustez, menesiarrei afera «handi» gelditu zaie. Horren ondorioz heldu zen Isabel Llauger harreman instituzionalen adituaren kontratazioa. Berarekin izandako bilera batean sortu zen Gutierrez ikusteko aukera. «Bat-batean, ikusi nahi ote genuen galdetu zigun. Mutututa eta urduri gelditu nintzen». Llaugerrek bideo bat berarekin edo bilkuran zeuden guztiekin ikusteko aukera proposatu zien. Guztiak lekuko izateko, bertan erakustea eskatu zuten biktimek.

«Errekonozimendu eta barkamen publikoa eskatzen nabil, baina ez guretzat bakarrik. Badakizu zenbat biktima dauden Bermeon? Mordo bat». Zelaiak argi du bukaeraraino iritsiko dela; Vatikanoraino, behar izanez gero. «Aita santuarengana iristea nahi dut, ea zer dioen eskuz idatzitako barkamen gutuna eskuratzeko eskubideaz». Vatikanoak sexu erasoei buruzko ikerketa zabalik du. Horren bidez, Gutierrezen datuak lortu dituzte, baina ez barkamena. «Urte asko dira. Preskribatuta dago, baina biktimak izaten jarraitzen dugu». Barkamen gutuna da eskuratu dezaketena. «Guztiz desengainatuak» sentitzen dira.

Segura quiere que «siga haciéndose la luz» sobre los abusos en la Iglesia

En un acto lleno de simbolismo en la catedral de Santiago, el obispo de Bilbo, Joseba Segura, aseguró ayer que con esta celebración de reconocimiento y petición de perdón a las víctimas de abusos sexuales en el seno de la Iglesia católica de Bizkaia «no cerramos ningún libro, queremos que siga haciéndose la luz y así con las víctimas en el centro de todo».

Segura incidió en que están empeñados en buscar la verdad, por lo que mantendrán abiertos los canales de comunicación para que otras víctimas se acerquen. «El dolor de las víctimas, sus daños psicológicos pueden empezar a sanar si conocemos a los responsables de su dolor, si somos capaces de ofrecer espacios seguros donde se sientan escuchados y tranquilos para acompañarlas, para defenderlas si fuera necesario», expuso.

Entre los testimonios escuchados, el de una víctima de quien fue director de la Misericordia, el sacerdote José Luis Pérdigo de Igual. «¿Por qué tanta maldad?», preguntó. Agustín GOIKOETXEA