Mendi eta Ochoa de Olzaren ibilaldia
Hilaren 29an XXXII. Sakanako Ibilaldia egingo dute. Aurtengo edizioak Makaluko (Nepal) ospitalaren eraikuntzari lagunduko dio.

Iratxo Mendi Taldeak XXXII. Sakanako Ibilaldia (Ochoa de Olza Memorialaren hirugarren edizioa izango dena) aurkeztu du: apirilaren 29an izango da, larunbatarekin, eta hiru maila izango ditu, luzea (54 kilometro), motza (25,5) eta txikia (14); hiruren kasuan, Irurtzunen hasi eta amaituko da. Aurtengo edizioak badu berezitasun bat, «inoiz baino solidarioagoa izango da»: Ochoa de Olza-SOS Himalaya Fundazioarentzat sosa lortu nahi du. 2009an sortu zen, urtebete lehenago Annapurnan hildako mendigoizale iruindarraren oroitzapena iraunarazi, zabaldu eta Himalaiako haren proiektuei segida emateko, hezkuntzari eta osasungintzari bideratutakoak, batik bat. Hain justu, izen-emate bakoitzaren kuotaren (17 euro dira) 2 euro Fundazioarentzat izango dira&csMarker;, dirua Makaluko ospitalaren eraikuntzan balia dezaten. «Nepalen 20.000 pertsona artatuko dituen ospitala izango da», jakinarazi dute Iratxoko kideek. Hortaz, Mendi, Sakanako Ibilaldiaren aspaldiko maskota, Ochoa de Olzaren “laguntza” estimatua izaten ari da 32. edizio honi zabalpena ematerako orduan. Izena emateko epea zabalik dago hilaren 25era arte, www.zirkuitua.com webgunean.

La marcha de Tubilla destapa la enorme marejada en las filas del PNV

«Prohibir las redes sociales a los adolescentes les infantiliza»
Fallo contra un fraccionamiento de contratos del Ayuntamiento de Getxo

«Necesitamos la foto más completa posible de la tortura sistemática»
