Olarizu «topaleku» izateko egitaraua ondu du Araba Euskaraz-ek
Hilaren 11n ospatuko da aurten araba Euskaraz, Aguraingo Lautada Ikastolari «bultzada emateko», eta «elkar ezagutza sustatzeko, harremanak egiteko eta saretzeko topalekua» izan dadin nahi dute. Horretarako, kontzertuz, haurrentzako ekintzaz, antzezlanez eta azokaz jositako egitaraua atondu dute. Atzo aurkeztu zuten.
Goiza Potx eta Lotx pailazoen emanaldiak, Armentia Ikastolako arte eszenikoen ikuskizunak eta euskal dantzen topaketak girotuko dute, hiru guneetan. Bitartean haurrentzako tailer bat eta Berriaren komiki tailerra izango dira.
Eguerdian, aukeran izango dira Tor magoaren ikuskizuna, Gazte Talent lehiaketaren irabazle Maialen Aristegiren kontzertua eta bertso saio bat, besteak beste. Musika izango da nagusi ondoren: Go!azenen saioa, aurtengo abestiaren egile Ttek! Elektrotxaranga, Akerbeltz eta Skabidean, STR eta Kerobia taldeen kontzertuak. Tonbola, denda, puntu morea eta puzgarriak ere egun osoz izango dira.

Un ertzaina fue jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsa

Aerosorgailu bat zure esne kaxan

Elogio de las puertas giratorias entre el trabajo privado y el político

«Basoez hitz egiten dute, baina basoa suntsitzen dute landaketa sartzeko»
