hodeietan ere bada plastiko nanorik
Jakina da gizakion kontsumo ohiturek eragindako mikroplastikoak arazoa direla ozeanoentzat; bada, hodeietan ere topatu dituzte.

Japoniako ikertzaile talde batek hodeietan mikroplastikoak daudela egiaztatu du lehen aldiz, eta kumuluen sorreran eta kliman duten eragina aztertu dute. Ikerketaren buru Wasedako Unibertsitateko Hiroshi Okochi irakaslea da, eta Fuji eta Oyama mendietako gailurretan hartutako hodeien laginen analisiaren bidez osatu dute azterlana. Irudi teknika aurreratuak erabiliz, ikerketa taldeak mikroplastikoak aurkitu ditu: bederatzi polimero mota eta kautxuzko bat identifikatu ditu, 7,1 eta 94,6 mikrometro artekoak. Polimero hidrofilikoen presentzia handia ikusi dute, beharbada hodeiaren kondentsazioaren beraren ondorioz, eta horrek iradokitzen du, beren ustez, mikroplastikoak jada funtsezko zeregina betetzen ari direla hodeien eraketan, «eta horrek eragina izan dezake kliman, oro har. Atmosferan, batez ere poloetako eskualdeetan, mikroplastikoak metatzeak aldaketa nabarmenak eragin ditzake planetaren balantze ekologikoan, eta horrek biodibertsitatearen galera larria eragin dezake. Plastikoek eragindako airearen kutsadurari modu proaktiboan heltzen ez bazaio, klima aldaketa eta arrisku ekologikoak errealitate bihur daitezke».

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»

GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza

EH Bildu ganaría en la CAV y subiría en Nafarroa, según un sondeo de Aztiker

«Goonietarrak», 40 urte: bihotzeko ganbaran gordetako altxorra
