Ibiltzen
Badira modan jartzen diren hitzak, anglizismoak dira gure garaiko «New age» partikularrak, eta haiekin, gauza inportanteak erraten ari garela adierazten dugu. Hala iruditzen zait behintzat niri. Sardea eta eskuarea aspaldi desagertu ziren gure hiztegitik, beste euskaldun batzuek makoa eta arrastelua deitzen zietela ikasi aurretik, agidanean. Gazteek hizkuntzak nahasiz hitz egiten dute, baina gazteei dena barkatzekoa naiz; normala haiek desberdin egitea, eredu nor gaituzten ikusita, are gehiago.
Lozorroan egondako hitzak ere badira, tarteka lehen lerrora itzultzen direnak. Azken egunotan «Utopia» sumatu dut. Duela bostehun urte Tomas Morok bere gizarte ideala deskribatzeko sortutako hitza, …de optimo reipublicae statu, deque nova Insula Utopia.
Irla berri horren berririk ez da egon mendeotan guztiotan, ordea. “Les Miserables” ederrean, Victor Hugok utopiak distira galtzen zuela zioen, lortzeko bidean gerra eginda. «La vérité de demain» deitzen zion utopiari, biharko egia. Kutuna dut hura, eta baita ere Telesforo Monzonen «Zuek utopikoak egiten diozue munduari aurrera arazi, zuek utopikoak ekarriko duzue Euskadiko askatasuna».
Badago Eduardo Galeanori egozten zaion baina egiatan Fernando Birri zinemagileak «Para qué sirve la utopía» galderari emandako erantzun distiratsua: «para caminar». Eta hortxe ari gara gu, ibiltzen.

67 preso 20 urtetik gora espetxean, eta 44k ez dute kalea zapaltzen

Sufrimenduaren zikloa ixteko etxeratzea, gazteenen eskaria

Bilbo se moja por el fin de la «injusta legislación de excepción» carcelaria

A Xabi Alonso y al Real Madrid se les rompió el amor de tanto usarlo
