KLIK
Atzean geratzen den guztiaren erakusgarri

Migrazio krisiak eta etorkinen aurkako politikek urtean zehar hamaika argazki uzten dituzte. Asko eta asko lazgarriak dira, eta baten batzuk, itxaropenaren ateak zabalik marrazten dituztenak. Goiko hau, itxuraz, ez da ez bata ez bestea. AEBen eta Mexikoren arteko muga harresidunaren alboan jasotakoa da. Peluxeak bere laguna galdu du; honek ez zuen bidean utzi nahiko, seguru, baina izuaren eta presaren lanak dira. Tristea da hartzatxoaren irudia paraje horretan. Eta are tristeagoa izango zen, seguru, aurrera joandako haurraren begitartea, galeraz ohartutakoan.

Topics of the day
Eztarriak gabonetarako prest, ura bere bidean-ekin

Topics of the day
El servicio de ambulancias de Osakidetza, de camino a urgencias

Topics of the day
Peixoto, euskararen eskutik abertzaletu zen betiereko militantea

Topics of the day
El Patronato del Guggenheim abandona el proyecto de Urdaibai

Topics of the day