legez kanpoko egurra, erletxe
Kolonbiako Ingurumen Agintaritza Nagusiak erleentzako etxe bilakatzen du merkatu beltzetik konfiskatutako zura.

Kolonbiako ipar-ekialdean, Santander departamenduko haran batean, lau depositu legez kanpoko merkatuari konfiskatutako egurrez beteta daude: erleen etxe gisa bigarren bizitza bat izango dute oholtza horiek. Izan ere, planetaren eta bertako izakien bizitzarako funtsezkoak diren arren, klima aldaketaren eta agrokimikoen eraginez mehatxupean daude intsektuok. 2021. urtetik herrialdeko Ingurumen Agintaritza Nagusiak martxan du “Egurra etxera itzultzen da” izeneko proiektua. Legez kanpo moztutako zura modu jasangarrian berrerabiltzean datza, erleentzako etxeak egiteko: oholtza horien bidez egindako kaxetan osatzen dituzte erlauntzak. Horretarako, urtean, 1.000 metro kubiko zur konfiskatzen ditu Ingurumen Agintaritzak, den-dena merkatu beltzetik. Kolonbian merkaturatzen den zuraren ia erdia (%47) legez kanpokoa da. Erleak funtsezkoak dira biodibertsitaterako eta nekazaritzarako, betetzen duten polinizazio funtzioarengatik. Basalandareen %90 eta munduko uzten %75 polinizazioaren mende daude, baina erleen espezieen herena desagertzeko arriskuan dago, Nazio Batuen Erakundearen arabera.

El Patronato del Guggenheim abandona el proyecto de Urdaibai

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»
