Kezkagarria?
Agian, gaixo nagoela usteko duzue, baina urte berrian, dago- eneko, entzun ditut ziento batzuk kantu: 300, 500... gehiago, ziurrenik. Neuk aukeratutakoez ari naiz, jakina, ez beste edozein egokieran nirekin tupust egin duten kantuez. Pribilegiatua naizela uste dut, ezinbestekoak diren oinarrizko bi baldintza betetzen baititut: etxean eta lantokian gustuko musika nahieran entzun ahal izatea. Gainera, jada, ez dut emergentziazko kasete, cd, edo minidisk sortarik eraman behar beti aldean. Pendriveak eta streaming-ak arindu didate zama hori.
Horren gainean hausnarrean ari nintzela, dena esan beharra dago, John Martynen ‘‘The Man In The Station’’ lagun hartuta, hasi naiz aztertzen 2024an belarriratu dudan kantuen zakua. Eta, beste ezertarako ez, baina kantuetarako memoria bikaina dudanez, zehaztasunez esan dezaket: kantu horien %40 90eko hamarkada aurrekoak zirela; kantu horien %65etan ingelesez ari zirela, eta, orotara, %32 baino ez zirela emakumeak. Aho txikiarekin aitortu behar dut euskaraz ari zirenen kopurua ozta-ozta iritsiko zela %10era, eta kasu horretan maldan behera jaisten dela emakumeen presentzia; %5?... asko jota!
Eta orain ez dakit, kezkatu ala gorritu, agian biak... edozein modutan, larrugorritan geratu izanaren sentsazioa dut. Exhibizionismo musikalaren ajeak.

«El imperio norteamericano quiere llevarse el petróleo sin pagar»

Una iniciativa europea contra el pacto UE-Israel busca un millón de firmas

Sabin Etxea fía ahora a un juez la resolución de su crisis en Getxo

«Que solo se permita comprar casas para vivir es legal, está sobre la mesa»
