Plastikozkoak, baina berrerabilgarriak
Txotx garaian edalontzi berrerabilgarriak baliatuko dituzte Hernaniko 15 ostalaritza establezimenduk. Hondakin kopurua murriztu eta kaleak garbiago mantentzea xede du sistemak.

Aurtengo txotx garaian plastikozko edalontzi berrerabilgarriak baliatuko dituzte Hernaniko 15 tabernak eta jatetxek. Horrela, ez dituzte edariak plastikozko erabilera bakarreko edalontzietan zerbitzatuko. Unai Gaztelumendik propio sortu du edalontziok apaintzeko irudia.
Batetik, hondakin gutxiago sortzea da helburua, Udalak aditzera eman duenez. Bestetik, kaleak garbiago egotea ere lortuko dutelakoan daude. Azaldu dute Hernaniko herritarrentzat «onuragarria» izango dela, txotx denboraldiko asteburuetan kaleetan pilatzen den hondakin kopurua murrizten lagunduko baitu.
Edalontziak tabernetan bertan eskuratu daitezke, euro baten truke. Gero, etxera eraman daitezke, edo tabernetan bertan utzi. Bestela, Udalak bilketa puntu bereziak ezarriko ditu edalontziak jasotzeko, erabiltzaileek bertan utz ditzaten: Atsegindegin, Zinkoenean, Ibaiondon eta Plaza Berrin.
Hauek dira, oraingoz, ekimenera batu diren taberna eta jatetxeak: Aieko, Akeit, Andrekale 21, Apeadero taberna, Ekos, El Caserio, Garin, Goizargi, Guria, Joxe Mari, Kitto, Kixkal, Tripontzi jatetxea, Txoko eta Zinkoenea.

La marcha de Tubilla destapa la enorme marejada en las filas del PNV

Grandes corporaciones han acogido a agentes de las «cloacas del Estado»

Ordenaron parar citas con casos de Iztieta y hubo peticiones de silencio

De la lucha anti-ETA a la UCO, un camino muy transitado
