EAEko landa eremuko 52 udalerritan kutxazainak jarriko dituzte
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako landa eremuetako 52 udalerritan kutxazainak instalatuko dituzte. «Finantza zerbitzuak bermatzeko», Lakuako Gobernuak kutxazain automatikoak jartzeko laguntza lerro bat ezarri du. Martxoan lizitazio bat irekiko du udalerri bakoitzean, zerbitzu horren dirulaguntza adjudikatzeko: sei Araban, 21 Gipuzkoan eta 25 Bizkaian.
Pedro Azpiazuk, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak, ekimen hau aurreratu zien finantza erakundeei iaz, garapena landa eremuen hazkunde eta biziberritze prozesutzat hartuta.
«Helburua da benetako finantza inklusio baten alde lan egitea, hazkundea ahalbidetuko duena landa eremuen garapen ekonomikoan», adierazi zuen Finantza eta Aurrekontuetako sailburuorde Hernando Lacallek, atzo Navaridasen kutxazain bat paratu eta gero.

Grandes corporaciones han acogido a agentes de las «cloacas del Estado»

La marcha de Tubilla destapa la enorme marejada en las filas del PNV

Ordenaron parar citas con casos de Iztieta y hubo peticiones de silencio

«Necesitamos la foto más completa posible de la tortura sistemática»
