Aldarte hobeko?
Askori ez al zaizue gertatzen eguraldi iluneko egunetan aldarte kaxkarrarekin zaudetela eta ondoren, eguraldi eguzkitsuak etortzen direnean, bat-batean umorea, sasoia eta irribarrea berreskuratzen dituzuela? Ba horren erantzule nagusia D bitamina da. Eta nor da D bitamina kantitate handitan ematen duena? Eguzkia. Eta, bai, meteorologook eguraldiak osasunean duen eraginaz ere jakin behar izaten dugu, kar, kar.
Eguraldi eguzkitsuak tarteko direnean, giza gorputza aldarte hobeko egoten da eta hori automatikoa izaten da, nahiz eta giro eguzkitsuen egoera jakin batzuetan (bero-boladetan, esaterako) justu alderantzizko egoerak gerta daitezkeen.
D bitamina eguzkiaren izpi ultramoreetatik jasotzen dugu, azalean sartzen delarik. Behin gorputzean dela, hesteei kaltzioa xurgatzen laguntzen die, gorputzaren funtzionamendu egokia emanez. D bitamina nahikoa izanez gero, bihotzeko arazoak, sistema immunitarioaren arazoak eta beste hainbat arazo ekidingo dituzu. Eta hau guztia egunean 10-15 minutu eguzkitan egonda. Denbora tarte horretan zenbat eta zure gorputzeko azal zati gehiago eguzkitan jarrita, zure osasunarentzat askoz hobeto. Hori bai, betiere, eguzkiak indar gehien duen orduak saihestuz.
Eguzkia bizitza da. Beraz, hartu bizitza.

Grandes corporaciones han acogido a agentes de las «cloacas del Estado»

La marcha de Tubilla destapa la enorme marejada en las filas del PNV

Ordenaron parar citas con casos de Iztieta y hubo peticiones de silencio

«Necesitamos la foto más completa posible de la tortura sistemática»
