Hitzak (III)
Baina hara non “New York Times”-ek bortxaketei buruzko albistearen fabrikazioa aitortu behar izan zuen. Ordutik hainbat datu argira atera dira. Besteak beste, Be’eri kibbutzeko ordezkari batek bere kibbutzean ustez gertaturiko bortxaketak ukatu ditu, eta Israelen aldeko bi lobbyk New York inguruko politikariekin izandako bileren berri zabaldu da, zeintzuen helburua Hamasen irudi mediatikoa kaltetzeko estrategiak aztertzea zen. “Bortxaketa” hitzarekin loturiko albisteek jaso zuten botorik gehien.
Aste berean Nazio Batuen Erakundeak txosten labur bat kaleratu zuen, Israelen presioz eta Israelek onarturiko lantaldeak prestatua, zeinak ondo irakurriz gero ez dituen ustezko bortxaketak egiaztatzen.
Deigarria da ezkertiar konprometitu itxura eman baina Ekialde Hurbileko gaiei dagokienez beren mendebaldartasuna agerian uzten duten komunikabideek nola tratatu zuten gaia. NBEren txostenari eman zioten lehentasuna, baina objektibo agertu nahian oraingoan palestinarren kontrako sexu-indarkeria ere aipatu zuten. Hamasi “talde islamista” esaten diote komunikabide horiek, izendapen horrek Mendebaldean duen karga ideologiko guztiarekin. Judith Butlerrek, bere lanean esandako hainbat konturekin ados egon arren kolonialismo egoiliarrari dagokionez laprast egin izan duenak, arazorik ez du Hamas erresistentzia talde bat dela esateko.

Iban Apaolaza presoa hilik aurkitu dute Aiako Harrian

El robo del año no ha tenido lugar en el Louvre, sino en Spotify

Xabi Iraola proposatu dute Sorturen koordinatzaile orokor izateko

67 preso 20 urtetik gora espetxean, eta 44k ez dute kalea zapaltzen
