Jon URBE FOKU
KLIK

Mutrikuko portua, berdelak lurrinduta

XXVII. Berdel Eguna ospatu zuten atzo Mutrikun, eguraldia ere lagun zutela, aspaldiko partez. Historikoki gutxietsia izan den arrain honen kontsumoa suspertzeko asmoz sortutako festa da eta mutrikuarren artean egun preziatua da, berdela ere halakoxea bilakatu baita. Modu askotan kozinatutako gutiziak eskaini zituzten eguerdian eta, behin tripa beteta, kontzertuekin eztanda egin zuen festak. Casus Belli mutrikuarrek eta Zopilotes Txirriaos nafarrek girotu zituzten arrain honen lurrinak harrapatuta geratu ziren berdelzale eta festazaleak.