GARA

FERMIN MUGURUZA: 40. URTEURRENA ABENDUAN BILBON

Fermin Muguruzak 40 urteko musika ibilbide ospatuko du abenduaren 20an Bilbao Arenan egingo den kontzertuan. Bihar, hitzorduko posterra opari, GARArekin.

Bihar GARArekin banatuko den posterraren irudia.
Bihar GARArekin banatuko den posterraren irudia. (GARA)

Fermin Muguruzak 40 urte daramatza musikaren arloan erreferentzia izaten, eta urteurren biribil hori taula gainean ospatu nahi du. 2013tik agertoki handietara igo gabe egon ondoren, kontzertu jendetsua eskainiko du abenduaren 20an Bilboko Bilbao Arenan, “FM Muguruza. 1984-2024” izenburupean. Hartara, azken urteetan sortutako kantuez gain, Kortatu eta Negu Gorriak-en garai arrakastatsuetaraino itzuliko da. Hau guztia, ordea, testuinguru zehatz batean kokatzen du Muguruzak, alegia, zentsuraren aurkako aldarri gisa: «Abenduaren 20an ‘Sarri, Sarri' eta beste hainbat abesti gure indar guztiarekin kantatuko ditugu, herri honetan zentsuraren gainetik aurrera egiten dakigula erakusteko».

Kontzerturako sarrerak datorren asteartean, apirilaren 23an, salgai jarriko dira www.muguruzafm.eus webgunean, goizeko 10.00etatik aurrera.

GARAk eta NAIZek, haien babesa eskainiz, irudian ikus daitekeen posterra banatuko dute biharko egunkariarekin. Asteartean, halaber, Muguruzarekin elkarrizketa argitaratuko da, kontzertuaren inguruko zehaztasun gehiago emateko, besteak beste.