Gorka RUBIO FOKU
KLIK

Ia 19.000 abelburu, Aralarko larreetara

Maiatzaren Lehenarekin urtero egin ohi denez, Enirio-Aralarko Mankomunitateak Aralarko larreen irekiera ekitaldia egin zuen atzo Larraitzen. Horrenbestez, eta urriaren 31ra arte, han elikatzeko modua izango dute ia 19.000 abelburuk: zehazki, 1.060 behik, 1.000 behorrek eta 16.500 ardik. Mendi tontorrak eta goiko larreak zurituta, giro hotza eta euria barra-barra egiten zuen arren, jende ugari bildu zen Larraitzen. Eguerdian suziria jaurti ostean, Zamaoko langa ireki zuten mankomunitatekoek eta artaldeak eta behiak goiko zelaietara abiatu ziren.