Henry NICHOLLS AFP
KLIK

Ubeldurak eta kolpeak, denek; gazta, bakarrak

Ez dira Zegama-Aizkorriko bi korrikalari maldan behera, estropezu egin ostean. Ez da gure proba sonatua bezain gogor eta exijentea, baina bai, itxuraz behintzat, arriskutsuagoa. Cooper’s Hill-eko (Ingalaterrako hego-mendebaldean) muino batean egiten den urteroko lasterketa da, oso famatua hau ere: pendizean behera botatzen den Gloucesterreko gazta biribil eta handi baten atzetik lehiatzen dira “kirolariak”. Garailearentzako saria, jakina, gazta bera da. Aurten hori etxera eramatea lortu duen zorteduna Dylan Twiss delako bat izan da.