ARABA EUSKARAZ, E16AN OLARIZUN
Familia eta lagunekin gozatzeko egitaraua ondu dute. Eh, Mertxe!, Akerbeltz eta Ibil Bedi taldeak izango dira bertan, besteak beste.

Kontzertuz, ikuskizunez, jolasez eta jokoz jositako egitaraua izango da Olarizun, ekainaren 16an, aurtengo Araba Euskaraz jaiarekin. Oiongo San Bizente ikastolari laguntzea da helburua, eta, bide batez, Arabako Errioxan euskararen erabilera aldarrikatu eta bultzatzea. Batez ere, haur, nerabe eta gaztetxoentzako egitaraua ondu dute, familiarekin bereziki baina lagunartean ere disfrutatzeko pentsatua. Hiru gunetan banatuko dute Olarizuko zelaia. Lautada izenekoan, Go!azen-en karaokea izango da. Arabako ikastoletako ikasleek, bestalde, “Mugaezin Txoua!” eskainiko dute. Berriaren txokoa, Argitxoren txokoa, Eroski Elikadura Tailerra eta Makusi gunea bertan kokatuko dira. Mendia gunean “Dantza mugaezin” euskal dantzen topaketa egingo da, “Bertsotan” saioarekin batera. Kontzertuetako batzuk ere bertan eskainiko dituzte Akerbeltzek eta Eh, Mertxe! taldeak. Haurren basoa, umeentzako txokoa eta Kaikuren “Abestu, dantzatu eta sortu” tailerra ere gune horretan egongo dira. Erreka izenekoan Maria Arandiaren “Magia eta mirariak familian” ikuskizuna izango da, baita Ibil Bedi, Janus Lester, Burutik eta DJ Malandroren kontzertuak ere.

La marcha de Tubilla destapa la enorme marejada en las filas del PNV

Ordenaron parar citas con casos de Iztieta y hubo peticiones de silencio

Grandes corporaciones han acogido a agentes de las «cloacas del Estado»

«Necesitamos la foto más completa posible de la tortura sistemática»
