JUDIMENDIKO BOLATOKIA ATONTZEKO ESKAERA
Gasteizko Udalak konponketa aspaldi iragarri zuen arren, Judimendiko bolatokiak utzita jarraitzen duela salatu dute auzotarrek.

Gasteizko Udalak herritarren postontziaren bidez hartu zuen Judimendiko bolatokia konpontzeko konpromisoa, baina hilabeteak igaro dira eta bertan behera utzita dago. Oso txikia da behar duen inbertsioa, bizilagunek atzo egindako agerraldian aditzera eman zutenez, baina gero eta okerragoa da bolatokiaren egoera. Erabili ezinda dago, erabat hondatuta, salatu zutenez: «Belarrak egurrean - ‘muinoan’ -, zoru irregularra, zati higatuak, lekua erabilezin eta are arriskutsua bihurtzen dutelako». Badira hilabete batzuk bizilagunek Judimendiko bolatokiaren egoeraren berri eman ziotela Udalari. Udalbatzak konponduko zuela erantzun zien, baina ez dute hitza bete. Auzotarrek galdera zehatza egin zioten alkateari: «Maider Etxebarria alkateak lagako al dio Arabako bolatoki hau komun publiko gisa erabiltzeari eta bertan behera uzten segitzeari, edo azkenean egokituko al du, auzoko bizilagunok eskatu genuen bezala, erabili ahal izateko?». Bitartean, espazioa «auzolanean» mantentzen saiatzen ari dira bizilagunak: pintaketak ezabatu dituzte eta bertako artista batekin elkarlanean murala margotu dute, aro berri bat abiatzeko.

Grandes corporaciones han acogido a agentes de las «cloacas del Estado»

La marcha de Tubilla destapa la enorme marejada en las filas del PNV

Ordenaron parar citas con casos de Iztieta y hubo peticiones de silencio

«Necesitamos la foto más completa posible de la tortura sistemática»
