EUROPA PRESS
KLIK

Gitarra elektrikoaren distira, museo batean

Bartzelonan gitarra elektrikoari buruzko Europako lehenengo museoak ateak zabaldu ditu. Guitar Legends Hall izena du eta “altxor” preziatuak biltzen dituzte haren hormek: Jimmy Page (Led Zeppelin), George Harrison (The Beatles), Carlos Santana, Gary Moore, Paul Stanley (Kiss), Kirk Hammett (Metallica), B. B. King, Angus Young (AC/DC), Eric Clapton, Eddie Van Halen eta beste hainbat izar handiren lanabesak izandakoak (edo erreplika txundigarriak). Guztira, 50 gitarratik gora. Argazkian, Juan Jose Castellanos, museoaren sustatzailea, aretoetako batean.