Ludovic MARIN AFP
KLIK

Uztai olinpikoen baloreak, iparrorratz

Berrogeita hamar egun baino gutxiago falta dira Parisen Olinpiar Jokoak abiatzeko (uztailaren 26an). Harrabots handia sortzen duen kirol ekitaldia da, oihartzun mundiala biderkatzen duena. Goi mailako atletak elkarren aurka lehiatzen ikusteaz harago, baina, Olinpiar Jokoek badute beste xarma bat, hastapenetan hauspotu ziren baloreez elikatuta. Gizarte gero eta lehiakor batean, Jokoak badira elkartasun, laguntasun eta kiroltasunaren armarri. Bost uztaiekin apaindutako Eiffel dorrea iparrorratz, balore horiek benetan barneratuko al ditu Parisek?