BEHI EZAGUNENAREN ABENTURAK ELEBERRI GRAFIKOAN GARAREKIN
«MO. Behi euskaldun baten memoriak» eleberri grafikoa eskuratzeko aukera berezia izango du GARA eta NAIZeko komunitateak. Atxagaren nobelan oinarrituta, Juan Suarez eta Pello Varela dira egileak.

MOk ez du behi makal bat izan nahi. Ulertu egin nahi du mundua, Balantzategi baserria eta haren inguruan gertatzen ari dena. Zergatik dago basoa begiz beteta? Nor da Karral? 1936ko gerra ez al zen, bada, bukatu? MOren bizitza jasotzen duen Bernardo Atxagaren “Behi euskaldun baten memoriak” liburua 1991n argitaratu zen, eta hamarnaka mila irakurle izan ditu harrezkero euskaraz eta beste hainbat hizkuntzatan, euskal literaturako klasiko garaikide bat bihurtzeraino.
Oraingoan, estreinakoz, eleberri grafiko itxuran datoz behi ezagunenaren abenturak, biziberrituta, Juan Suarez irudigile kolonbiarraren eta Pello Varela gidoigile gasteiztarraren eskutik: “MO. Behi euskaldun baten memoriak” (Pamiela Argitaletxea, 2024).
Inprentatik atera berri da, eta liburua pasa den astean aurkeztu zen Bilbon. Orain, Pamiela argitaletxearekin egindako akordioari esker, GARA eta NAIZeko komunitateak primizian lor dezake 21,90 euroko prezio berezian (harpidedunek mezu elektronikoari erantzunez, Naiz Dendan, edota Arreta Zerbitzuko telefonoaren bidez: 943.31.69.99).
Bernardo Atxagaren eleberri ikonikoa bere bertsio grafikoan Angulema nazioarteko komikiaren hiriburuaren zigiluarekin dator. Juan Suarezek Angulemako Egileen Etxearen babespean egin du lan hau, Cité Internationale de la Bande Dessinée et de L 'Image elkartearen lankidetzari esker. Pello Varela gasteiztarrak egin du gidoia, zinemagintzan eta ikus-entzunezkoetan ibilbide luzea duen egileak.

La marcha de Tubilla destapa la enorme marejada en las filas del PNV

Grandes corporaciones han acogido a agentes de las «cloacas del Estado»

Ordenaron parar citas con casos de Iztieta y hubo peticiones de silencio

De la lucha anti-ETA a la UCO, un camino muy transitado
