Jon URBE FOKU
KLIK

Leiho bat, Gorka Urbizuren unibertsora

Dock of the Bay jaialdiaren barruan, ‘‘Janela. Leiho bat Gorka Urbizuren unibertsora’’ erakusketa hartuko du Donostiako Santa Teresa komentuko klaustroak uztailaren 14ra arte. Berri Txarraken ibilbidea eten ondoren, lekunberriarrak abiatutako bakarkako bidearen lehen fruitua den ‘‘Hasiera bat’’ diskoaren sortze prozesua biltzen du, Ibai Arrieta del Picoren argazkiez, Alexander Cabeza Trigg zinemagilearen ikus-entzunezko piezen bidez eta ‘‘Kaier bat’’ liburuaren bitartez. Atzo, Urbizuk zenbait kantu eskaini zituen erakusketaren inaugurazioan.