Juan Joxe Agirre beneditarra omenduko du Gipuzkoako Aldundiak
Juan Joxe Agirre Begiristain beneditar eta artxibozainak (Alegia, 1930) Gipuzkoako Aldundiaren omenaldia jasoko du datorren udazkenean, Euskal Herriko «memoria historikoaren eta hurbileko memoriaren alde egindako lan nekaezin eta aitzindariagatik», diputatu nagusiak, Eider Mendozak, atzo jakinarazi zuenez.
Mendozaren esanetan, «diktadura ilunean egonik ere», euskal kulturari eta politikari lotutako materialak biltzen hasteko «bisioa eta ausardia» izan zuen Agirrek. «Bere jakintza eta bizitza osoa eman dio ahalegin horri, gure herriaren historia eta gure herriaren bilakaeran azken hamarkadatan jazotako guztia ezagutzeko ezinbesteko funtsa sortuz», gehitu zuen.
ARTXIBOA, 1970ETIK
1970. urtean Lazkaoko Beneditarren monasterioko bibliotekaren ardura hartu zuen Agirrek, eta euskal gaien inguruko artxibategi handia osatu zuen. 2011z geroztik, Lazkaoko Beneditarren Fundazioak kudeatzen du artxibo hori.

De la lucha anti-ETA a la UCO, un camino muy transitado

Grandes corporaciones han acogido a agentes de las «cloacas del Estado»

La marcha de Tubilla destapa la enorme marejada en las filas del PNV

Ordenaron parar citas con casos de Iztieta y hubo peticiones de silencio
