«Miyagibertsoak» aurrera jarraitzen du
Cobra Kai”-k 1984ko “The Karate Kid” filmeko protagonistei eusten die, telesail formatuan eta 34 urte igaro ostean. 2018. urtean Youtube Premium plataforman estreinatu zen eta bertan eman ziren lehenengo bi denboraldiak. Izan zuen arrakasta ikusita, Netflixek telesailaren eskubideak eskuratu zituen, eta hirugarren denboralditik aurrerako guztiak bertan eman zituzten. Seigarren denboraldia iritsi da Netflixera baina, ulergaitza iruditzen zaidan erabaki baten ondorioz -ez da hau egiten duten lehen aldia-, ez da denboraldi osoa eskainiko: gaur seigarren denboraldiaren lehen zatia iritsi da, bigarren zatia azaroan eta azkenengo zatia, berriz, 2025ean.
‘‘Karate Kid” unibertsoan jaio diren proiektu guztien batura “Miyagibertso” gisa ezagutzen da. Miyagi jauna “Karate Kid” filmetan Pat Morita aktoreak antzeztutako fikziozko karate maisu ahaztezina izan zen. Morita 2011n zendu zen 86 urterekin eta ezbehar hori “Cobra Kai” telesailean aipatzen da. Daniel pertsonaiak Miyagiren hilobia aldizka bisitatzen du eta oroitzapen hori mantentzea oso garrantzitsua da pertsonaiarentzat.

El problema no son solo las formas, sino un fondo sin garantías desde 1979

«Que solo se permita comprar casas para vivir es legal, está sobre la mesa»

Martxoaren 3ko biktimen aurka jo du Gasteizko gotzainak: «Tentsioa dago»

Los kurdos lo pierden todo contra Damasco
