Oskar MATXIN EDESA FOKU
KLIK

Aste Nagusiko harra piztu dute konpartsek

Hilabete eskas falta da Bilboko Aste Nagusiko festaren txupina leher dadin eta, urtero bezala, hiriko konpartsakideak arduratu ziren atzo atzera kontaketa abiatzeaz Konpartsakide Egunarekin. Festa handirako harra pizteaz gain, konpartsakideek lagun berriak errekrutatzeko baliatu ohi dute egun hau, eta hainbat bide erabili zituzten bilbotarrak erakartzeko: pintxo lehiaketa, ardo dastaketa, haurrentzako jolasak, musika... Sinesten dute konpartsetan badela modu «oso berezi bat» Bilboko jaiak ospatzeko, eta gainerakoek ere hori bizi dezaten nahi dute.