Ben Hurren belarria gogoan!
Egiari zor, ez naiz ni oso historia zalea, istoriolaria izan arren. Egiari zor, ez naiz ni artezalea, kulturaren sakoneko esanguraz burua sarri nekatzen badut ere. Total, Ben Hur eta Van Gogh horiek pasatu zaizkit burutik egunotan, albisteak albiste. Bada hori, ez dela niretzat erraza izaten istorioetarako hitz egokiak topatzea. Sozialismo hitza aspaldian lapurtu ziguten, demokrazia ostu legez, edo errepublika, edo gobernantza, edo historia, edo paisaia bera… Eta zer gertatuko herri-ituna esaten den horrekin? Auskalo!
Baina ez hitzak bakarrik, sinboloak berak ere ostu! Horra ukabil jasoa! Ezkerrarentzat horrenak egin du, ezin mantendu! Nahikoa da Etxe Zuriko maizterra izandako bati tiroa egin belarri aldera eta hara! Berak eta enparauek zer eta ukabila jaso! Bizkartzainek eurek ere! Ama, ama, hau lotsa jatorrizko ukabilarentzat! Orain ulertu dut Van Goghena. Eta gainera, zer eta errepublikanoak! Eta gu hemen, Orain Errepublikak hautagaitzari botoa ematen… Mundu aldrebesa gero oraingoa! Ez da erraza, ez, kulturak azaldu beharko luke, arteak ezin.
Tira harira! Araban balizko zirku erromatar bat aurkitu ei dute. 5.000 lagun, auskalo zeren zale, biltzeko modukoa, ustez. Harmailak, zutabeak, zaldi-gurdiek KAT (koadrigen azterketa teknikoa) pasatzeko lekua… Orain ulertu dut Agur Ben Hur! horrena.
Eta hara!, zutabe horizontal honen gaurko istorioak betetzeko nahikoa material nuenean, zer eta segurtasun informatikorako plataforma batek huts egin! Segurtasun halakoa! Total, tximeleta transgenikoaren efektua, han, hor eta hemen ere kaosa, aireportua izan, erakunde publiko, enpresa, banku-etxe, osasun-etxe… pikutara! Eta hau kolpea! Sistema horren erorialdiak ekarritako pandemian geldiarazi ez den bakarra Gaza gaineko erasoaldia izan da! Kawen! Historia halakoa!
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA
