JAM STA ROSA AFP
BEGIRADA

«Istripu» hauek ezin dira zigorrik gabe geratu

Filipinetako kostazainak etengabe lanean dihardute, joan den ostegunean Manilako badian hondoratu zen petrolio-ontzia zigilatzeko. “Terra Nova” itsasontzia denboralearen ondorioz urperatu zen. Orain helburua ontziak garraiatzen zituen 1.400 tona erregai itsasora ez isurtzea da. Filipinen historiako isurketarik handiena izan daiteke. «Istripu» hauek ekidin daitezke, baldin eta arduradunentzat debalde ez baldin badira.