Udako ereserkia
Eurokoparekin hasi zen piperpotoen inbasioa, eta, uda aurrera doan heinean, geldiezina dirudi haien hedapena. Nire paranoia al da? Neuk bakarrik ikusten al ditut? Nire nazionalismo burgesak eragin didan bipolaritatearen sintoma al dira? Hasieran zalantzak nituen, baina ez! Gero eta nabarmenagoa da hedabideen, estatuen eta eliteko kirolaren arteko konspirazio bat dela hau. Aztertu, aztertu... Edozein pixel, paper, fotograma, pantaila... erakusleiho egokia da ditxosozko banderarentzat; gosaltzen ari naizenean ikusten dut, komunean nagoenean, kalean, supermerkatuan... Poteatzea bera, telebisten ugaritzearekin, ekintza arriskutsua bilakatu zena, infernua da dagoeneko. Orain, ezin baxoerdi bat lasai hartu, tabernako bi edo hiru telebistek piperpotoak jaurtitzen badizkizute gupidarik eta begirunerik gabe, Genevako konbentzioa salbuetsita.
“Preparacionista” sutsu bihurtzekotan nabil. Ezagutzen al duzue lur azpiko bunkerren bat alokagai? Ez egin jaramonik, ziur, zirrikituren batetik irristatu, eta barruraino iritsiko zela sukar rojigualdoa. Agian begiak kenduko bazenizkidate, baina ezta horrela ere. Ez da ikusmen kontu soila, bai zera! Piperpoto bat ikustearekin entzuten hasten naiz Espainiako ereserkiaren notak. Nire subkontziente (oso) kolonizatuaren txiste txar bat izango da.

«Basoez hitz egiten dute, baina basoa suntsitzen dute landaketa sartzeko»

«Dirigiremos Venezuela hasta la transición», proclama Trump

Iban Apaolaza presoa hilik aurkitu dute Aiako Harrian

El robo del año no ha tenido lugar en el Louvre, sino en Spotify
