Iñigo URIZ FOKU
BEGIRADA

Irudimenaren boterea

Atarrabiako udal pilotalekuan dagoen armarriak osatuko gabeko puzzle baten itxura hartu du. Izan ere, Nafarroa bakarrik geratu da. Arabaren, Bizkaiaren, Gipuzkoaren, Lapurdiren eta Zuberoaren armarriak leudekeen tokiak hutsik ageri dira. UPNk jarritako salaketa baten ondorioz, Nafarroako Auzitegi Nagusiak armarria ezabatzeko agindua eman zuen, neutraltasun politikoa urratzen zuelakoan. Atarrabiarrek azkar eta modu irudimentsuan erantzun diote ezarritako betoari, ezkutuan dagoena sekula baino nabarmenagoa baita.