Familia osoarentzako komedia arina
Christian Ditter alemaniarrak zuzendutako filma da eta Greg Kinnear eta Isla Fisher aktore ezagunak dira protagonistak. Zientzia fikziozko elementuak dituen komedia arina da, familian ikusteko aproposa.
“Back to the Future” (“Regreso al futuro”) edo “Groundhog Day” (“Atrapado en el tiempo”) erako sci-fi klasikoak gogora ekartzen dituen premisa du: Taylor, familiako kide gazteena, aitonak oparitu dion erlojuak denbora kontrolatzeko aukera ematen duela ohartu da. Familiaren patua aldatzeko helburuz, neba-arreba nagusien laguntzaz, gurasoak banandu ziren egunera behin eta berriz itzuliko dira.
DENBORAN ZEHAR BIDAIAK
Zinemak sarritan heldu dio denboran zeharreko bidaien gaiari eta, asko gozatzen dudan azpigeneroa denez, gaiarekin loturiko izenburuak errepasatzen hasi naiz.
Honatx gomendio batzuk: “Groundhog Day”, “Back to the Future”, “12 Monkeys”, “Donnie Darko”, “Interstellar”, ‘‘Arrival”, “Looper”, “About Time”, “The Butterfly Effect” edo “Dark” eta “Lost” telesaila, besteak beste.

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA

Un ertzaina fue jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsa

Un esquiador de Irun, entre los tres fallecidos por un alud en Panticosa
