«Guggenheim Urdaibai eraikitzeko kudeaketak abian dira»
Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusiarekin elkartu dira aste honetan Guggenheim Urdaibai Stop plataformakoak. Honek berretsi zien oraindik proiektua definitu gabe dagoela. Baina, NAIZ Irratian egindako elkarrizketa batean, plataformako kide den Eider Gotxik izapide administratibo betean daudela ohartarazi du, kalifikazio eta bestelako aldaketak egiten.
Bizkaiko ahaldun nagusiak aurpegiratu zien ezin dela proiektu baten kontra egon, oraindik proiektua definitu gabe dagoenean. Alabaina, Gotxik buelta eman dio galderari: «Eta alde nola egon daiteke, proiektua definitu gabe dagoenean?».
Salatu duenez, Iñigo Urkullu lehendakari ohiak proiektuaz bi urteko hausnarketa iragarri bai, baina benetan bi urte horietan behar diren kudeaketa administratiboak egiten ari dira. Adibidetzat jarri du Murueta ontziolako edo Daliako eraikinak eremu industrialetik ekipamendu kalifikaziora pasatzeko egiten ari diren urratsak.

López de Gereñu, primer muerto con Juan Carlos I

El sondeo de Lehendakaritza vuelve a dar la victoria al PNV en la CAV

Tras el fin de la guerra en Ucrania, ¿confrontación Europa-Rusia?

El TEDH falla que París conculcó los derechos de Ibon Fernández Iradi
