Musikaren beldurrak
Musikarien beldurretan lehenetarikoa da nola eraman modu orekatsuan bizitza publikoa (artista gisa) eta pribatua. Euskal Herriko musikariek badakite musika ez dela izango euren ogibide nagusia; ehuneko gutxi batek du ogibidetzat. Soinu-teknikari, diskoetxeetako arduradun eta management bulegoetakoak dira langile lanaldi osoan. Dena den, bai musikari profesionalek, bai ez-profesionalek eta gainerako musika-langileek euren ibilbide profesionalaren garapena lehenesten dute beren bizitza pertsonalaren aurretik.
Gerora etorriko zaizkio musikari sortzaileari beste bi beldur: sormenaren eta abesti berrien prozesu neketsu eta latza, alde batetik; bestetik, artistek duten esposizio mediatiko guztia. Beldurra dute (dugu) adierazpenak egiterakoan, bizitzeko moduetan, jarreretan… Ikusgarritasun handia duten musikarien presioa eta zama latzagoa da. Baina zer diot nik musikarien beldurrez, ez naiz-eta musikaria.
Musikaren edo alboko gauzen gainean galdera edo zalantzarik ez duen musikaria izateak agian adierazi nahi du ez duela egunerokotasuna bizi. Zer hobetu behar den eta nola, horrek sarri eramango du erruaren edo errudunaren bila. Seinalea da harrokeria arroaka dutela eta handinahikeria hanpatuta. Erruduna beti kanpoan dakusanak beldurraren sufrimendua eragiten die beste guztiei. Eta ni ere beldur naiz, urduri. Ez dakit zenbat musikari (eta pertsona) inokulatu ziren Pfizer txertoarekin. Pfzirrek aitortu du tronboak eta odolbilduak sortu dituela. Antsietatearen zirimola. Zer da kantzelatzeko dagoena edo duguna?

Sufrimenduaren zikloa ixteko etxeratzea, gazteenen eskaria

Bilbo se moja por el fin de la «injusta legislación de excepción» carcelaria

«El algoritmo se ha erigido en una arma de guerra»

A Xabi Alonso y al Real Madrid se les rompió el amor de tanto usarlo
