«Errotatiba»
Bizitza garai sozial politiko asaldatuekin gurutzatzen da. 1998ko uztailaren 15eko goizaldean, Baltasar Garzon epaileak “Egin” egunkaria behin-behinean ixteko eta egunkariko hainbat arduradun atxilotzeko agindu zuen. 2009ko maiatzean, Espainiako Auzitegi Gorenak indargabetu egin zuen “Egin” argitaletxearen editore Orain SAren ilegalizazioa eta desegitea. Baina berandu zen. “Egin”-en ondare guztia -lokalak, errotatiba, sare informatikoa, testu eta irudien artxibo historikoa- usteltzen utzi zuten, literalki. Suntsipenetik abiatuta eraiki genuen “Errotatiba” pelikula, hautsetik, goroldioak jandako paper bobinetatik, garai batean kazetarien zalapartak girotutako isiluneetatik. Nola bizi daiteke edertasuna izuan? Eraikin eskeletiko eta abandonatu hartan ur eta oroitzapenen artean ibili ginenean, errotatibaren jarioa eta goizero mundura botatzen zituen istorioak lagun genituela zirudien. Kemen hori espazioan bizi zen, oroimenaren zaindari zirudien leku batean, indartsu. “Errotatiba” filmatzea gure historiaren pasarte bat aurrez aurre begiratzea bezala izan da, inoiz gertatu behar ez zena. Filmaren erronka suntsipena energia bihurtzea izan zen, pertsona asko adierazpen askatasunean eta kazetaritzan sinesten jarraitzera bultzatzen dituen energia.

«Basoez hitz egiten dute, baina basoa suntsitzen dute landaketa sartzeko»

«Dirigiremos Venezuela hasta la transición», proclama Trump

Iban Apaolaza presoa hilik aurkitu dute Aiako Harrian

El robo del año no ha tenido lugar en el Louvre, sino en Spotify
