Kraho komunitatearen borroka luzea
Brasilgo oihanean girotutako proiektua honek kraho komunitate indigenako Patpro neskatoari jarraitzen dio; bere herriaren historiako hiru aldi garrantzitsu erakutsiko ditu. Komunitate horrek etengabeko jazarpenaren aurrean duen askatasunaren aldeko borroka aztertzen du istorioak; erresistentzia modu berriak asmatzen dituzte etengabe. Kraho komunitatearen borroka luzea erakusten duen dokumentu etnografikoa da. Hamabost hilabetez indigenen lurraldean filmatutako lanak errealitatea eta fikzioa uztartzen ditu.
Elkarrizketak talde indigenaren jatorrizko hizkuntzan daude; batzuetan, komunitatetik kanpoko pertsonekin, taldeko kide batzuek portugesez hitz egiten dute.
Zuzendarien hitzetan, «kraho herriak lurrarekin duen harremanaz hausnartzeko nahitik sortua da filma. Bertan parte hartzen duten herrien eta komunitateen arteko harreman konplexua, kolektiboki eraikitako memoriak, ametsek, mitoek eta ikusezinaren presentziak, film hau blaitzen duen sare korapilatsu bat osatzen dute. Irudiaren eta soinuaren bidez gogoeta egitea bilatzen du».

«La maternidad nos da la oportunidad de aprender a mirar a nuestra niña interna»

Sabin Etxea fía ahora a un juez la resolución de su crisis en Getxo

«Que solo se permita comprar casas para vivir es legal, está sobre la mesa»

Martxoaren 3ko biktimen aurka jo du Gasteizko gotzainak: «Tentsioa dago»
