Urdintxo musugorriaren maitasun erakustaldia

Afrikako jatorriko “Urdintxo musugorria” (Uraeginthus cyanocephalus) talde handitan bizi da estepa eremuetan, eta sabanetan. Ar helduek, emeek ez bezala, masailetan urdin argiaren gainean gorria dute. Txori monogamoak dira, eta bi sexuek klake moduko dantza egiten dute gorteatzeko. Arren eta emeen arteko dantzaldi hau ez da orain arte sakon aztertu. Erakustaldi hauetan, txoriek mokoaz habiak eraikitzeko materialei eusten diete, gora eta behera makurtzen diren bitartean soinu erritmikoak eginez. Binaka daudenean “Science Advances” aldizkarian argitaratutako ikerketa berri batek esaten du Estrildidae familian sailkatutako urdintxo musugorriak maitasun erakustaldia areagotu egiten duela; hau da, gehiago abesten eta dantza egiten duela hirugarren espezie baten aurrean, batez ere beste sexukoa baldin bada. Dantza egiten duen espezie bakanetakoa da.

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA

Un ertzaina fue jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsa

Un esquiador de Irun, entre los tres fallecidos por un alud en Panticosa
