Begoña Arregi zendu da, Juan Jose Ibarretxeren emaztea
Begoña Arregi, Juan Jose Ibarretxeren emaztea, atzo hil zen gaixotasun luze baten ondorioz. Laudion jaio zen Arregi, Ibarretxe bera bezala, eta enpresa batean administraria izatetik lehendakariaren ondoan izatera pasatzea tokatu zitzaion, 1998. urtean, 2009ra arte. Bi alaba izan zituzten Arregik eta Ibarretxek.
Albistea jakin bezain laster dolumin-adierazpen ugari zabaldu ziren sare sozialetan.
Horien artean, Joseba Azkarragarena, Justizia sailburua izan zena Ibarretxeren gobernuan: «Begoren heriotzaren tristurarekin, inoiz ez bezala zurekin nago, lehendakari Ibarretxe. Inoiz ez dugu bere irribarrea eta alaitasuna ahaztuko. Goian Bego», helarazi zuen X sareko kontuan.
«Bego Arregik utzi gaitu. Ohorea izan da niretzat berarekin izandako harremana: asko estimatzen nuen emakume abertzalea eta apala. Besarkada erraldoia Ibarretxe Lehendakariari eta bere senide eta lagunei», adierazi zuen EH Bilduko idazkari nagusiak ere, Arnaldo Otegik.
Kataluniatik, Carles Puigdemont eta Quim Torra presidente ohiak eta Junts-eko kidea den Jordi Turullek ere elkartasun eta dolumin mezuak sareratu zituzten.

Los kurdos lo pierden todo contra Damasco

«Xeberri eta biok hiru kantaldi egun berean egitera iritsi ginen»

Israel exhibe su impunidad en los escombros de la Unrwa en Jerusalén

Piden cuentas por la contratación pública de dos directivos de Solaria
