JAUSORO, AZKOITIKO KLIMA ATERPEA
Jausoro espazio seguru eta erosoa da, biztanleak muturreko fenomeno klimatikoetatik babestuko dituena, bero boladak, kasurako.

Azkoitiko herriak Jausoro klima aterpea inauguratu zuen atzo. Azpiegitura berde berri bat da, klima aldaketaren aurrean babesgune bat eskaintzeko eta jasangarritasuna sustatzeko diseinatua. Basoak leheneratu, biodibertsitatea hobetu eta espazio irisgarri eta jasangarria sortu dute. Gipuzkoako Borondatezko Karbono Funtsak finantzatu du, 47.000 euroko aurrekontuarekin.
Birika berde hau 18.790 metro karratuko azaleran dago, baso mistoan eta aurrez degradatutako ibai habitatetan, udalerria bizitegi, industria eta natura alderdiarekin lotzen duen eremu estrategiko batean. Bizi kalitatea hobetzen eta klima aldaketaren ondorioak arintzen lagundu nahi du.
Egindako ekintzen artean daude egoera txarrean dauden espezie aloktonoak moztea, haien segurtasuna bermatzeko zuhaitzak inaustea eta espezie autoktonoak landatzea, hala nola haritzak, pagoak, haltzak eta sahatsak. Era berean, lurzorua landare lurrez indartu da, karbonoa biltegiratzeko gaitasuna areagotzeko. Zuhaitzen sustraiak errespetatzen dituzten lur egonkortuko bideak ezarri dira, bide irisgarriak sortuz eta ingurune naturalarekiko interakzioa sustatuz.

«Que solo se permita comprar casas para vivir es legal, está sobre la mesa»

Martxoaren 3ko biktimen aurka jo du Gasteizko gotzainak: «Tentsioa dago»

Los kurdos lo pierden todo contra Damasco

«Xeberri eta biok hiru kantaldi egun berean egitera iritsi ginen»
