Bost gazte militante zigortu dituzte zenbait ekintzarengatik
Zenbait protesta ekimeni loturik, Urruña eta Hendaiako bost gazte atxilotu zituzten 2024ko martxoan, eta urrian epaitu zituzten Baionan; prokuradoreak, besteak beste, kartzela zigor eskaerak egin zituen. Iragarri bezala, atzo ezagutarazi zuen auzitegiak erabakia: auzipetuak hobengabetu dituzte egozten zizkieten zenbait gertakarirengatik eta beste zenbaitengatik zigortu. Zenbait inputazio berriz sailkatuak izan dira.
Haien abokatu Ilazki Ortegok zehaztu zuenez, auzipetuetako biri 15 hilabeteko kartzela-zigorra ezarri diete, osorik frogazko gipelatzearekin. Horretaz gain, hiru urtez Ipar Euskal Herria barne den Pirinio Atlantikoetako departamenduan manifestazioetan parte hartzeko debekua ezarri diete.
Beste biri, berriz, 140 oreneko interes orokorreko lan zigorra ezarri diete (TIG); bukatzeko, gazteenari 60 eguneko 65 euroko isuna eta hiritartasun ikastaro bat egin beharra. Azken honi ere ezarri diote hiru urtez Pirinio Atlantikoetan manifestazioetan parte hartzeko debekua.
Orain, defentsa bilduko da ea dei egin erabakitzeko, Ortego abokatuak emandako informazioaren arabera.
ELKARRETARATZEA
Epaiarekiko desadostasuna azaltzeko, elkarretaratzea egin zuen atzo bertan Uztailak 14 kolektiboak, Baionan. «Frantziako Estatu zapaltzailearen eraso berri bat jasan dugu gaur», iragarri zuten gazteek. «Mugimendua deuseztatzeko zigorren bidez militanteak bakartu eta beldurtu nahi dituzten garai honetan, erantzun diezaiogun erasoari mugimendu gisa», egin zuen aldarri.

«Leiala izan naiz aita sinboliko eta ez sinbolikoekin, kosta zait apurtzea»

«Díaz y Errejón son distintas fases de una operación contra la izquierda»

«El Inhumano», señalado por tortura en Via Laietana y en Gipuzkoa

Disney diluye su compromiso con las minorías y la igualdad
