EROSTARBE, MUNDUKO LEHIARIK GORENEAN
Zarauztarrak 2024. urte eder askoa osatu ondoren, WSLren gonbitea jaso du Hawaiiko Lexus Pipe Pro txapelketan parte hartzeko.

Nadia Erostarbe surflari zarauztarrak beste urrats bat egin du bere ibilbide bikainean, hasi berria den 2025. urte honetan WCT zirkuituan -World Championship Tour delakoan- debuta egingo baitu, mundu mailako zirkuitu garrantzitsuenean. Hain zuzen, hilaren 27tik otsailaren 8ra Banzain (Oahu, Hawaii) jokatuko den Lexus Pipe Pro mitiko eta zorrotzean arituko da. Aurrez Aritz Aranburu herrikidea besterik ez zen iritsi maila horretara, 2007. eta 2013. urteetan. «Duela bi egun jakin nuen nik ere. WSLko zuzendariaren mezu bat jaso nuen, berari deitzeko esanez. Eta deitu nionean eta WCTko aurreneko proban parte hartu behar nuela esatean, emozio asko pasatu ziren nire burutik», adierazi zuen Erostarbek berak sare sozialen bitartez, Seattleko aireportuan grabatutako mezu batean. «Lehenengoa Guilleri -Guillermo Gutierrez entrenatzaileari- deitu eta bidaia prestatzea izan zen, eta orain bidean gaude, Seattleko aireportuan. WCTn parte hartzeko gogotsu nago. Espero dut nire atzetik emakume gehiago ere WCTrako sailkatuko direla gero, baina aurreneko euskalduna izatea inork ere ez dit kenduko», esan zuen harrotasunez.

Piden cuentas por la contratación pública de dos directivos de Solaria

El PNV cesa a tres ediles de Getxo imputados por el derribo del palacete

Euskal Estatua helburu, egitekoa eta zuzendaritza eraberritu ditu Sortuk

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»
