ERRONKEI AURREA HARTZEKO IKERKETAK
Zaintza sistemei, aldaketa demografikoari eta hezkuntza elebidunari buruzko ikerketek Eusko Ikaskuntzaren babesa jaso dute.

Unibertsitateko ikasleek aurkeztutako euskarazko hiru proiektuk lortu dute Ikerketa Sustatzeko eta Babesteko I. Programaren babesa. Mihiret Elisa Zarate Beitiak, “Zein gobernantza behar da euskal gizarte-zerbitzuen zaintza bermatzeko?” proiektuaren egileak, EAEko zainketa-sistemen gobernantza eta jasangarritasuna jorratuko ditu, dauden hutsuneak eta aukerak identifikatzeko, eta gizarte-zerbitzuen egitura hobetzeko gomendioak emango ditu. Elene Igoa Iraola ikerlariak gai hau landuko du: “Beherakada demografikoa: Euskal Herriko erakundeen erronka nagusia”. Proiektuak ikuspegi estrategikoa eta epe luzekoa eman nahi du demografiak erakundeetan duen eraginari buruz, egungo joerak eragindako arazo ekonomiko, sozial eta kulturalei erantzuteko. Amaia Rodriguez Aguirrek “Ahozko Handia: murgiltze ereduko ikasleen estrategia elebidunak eta herritartasun soziolinguistikoa indartzeko aukera ote?” proiektuarekin, euskarazko murgiltze ereduan eskolatutako Iparraldeko ikasleek “Grand Oral” (selektibitatearen baliokidea) aurrean dituzten zailtasunak aztertuko ditu, nahitaez euskaraz eta frantsesez egin behar baitute.

GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak
