ENDIKA PORTILLO FOKU
KLIK

LGTBI+fobiarik gabeko kirolaren aldeko partida

Gaztedi errugbi taldeak, Ikusgunek eta Miaukatuz kirol klubak Gasteizko Landatxo kiroldegiko espazio publikoa ordu eta erdiz okupatu zuten ostiralean LGTBI+fobiarik gabeko kirola aldarrikatzeko, «geure burua ikusarazteko, boleibolean eta errugbian jokatzeko, jai giroaz gozatzeko eta kirolean LGTBI+fobiaren aurka kontzientziatzeko». Antolatzaileek salatu zutenez, irain LGTBI+fobikoak ohikoak dira oraindik kirol gune askotan. Horien aurrean «kirol inklusiboa eta anitza aldarrikatzeko beharra adierazi zuten.