Pertsonaia konplexu baten azaleko kontakizuna

Filmaren une batean plano sekuentzia gogoangarri bat ageri da: protagonistak zenbait gertaera historiko zeharkatzen ditu, Txernobylgo hondamendia eta Berlingo harresiaren erorketa, adibidez, eta guztia garaiko musikaz girotuta dago. Eszena ikusgarri hori pelikulak dituen alde on eta txarren erakusgarri da.
Eduard Limonov kontraesanez eta gehiegikeriaz betetako pertsonaia izan zen eta bere irudia, intrigazkoa bezain polemikoa; osagai guztiak zeuden, beraz, film mamitsu eta sakona osatzeko. Bada, ez. Tira, ez behintzat espero zena bezainbeste: harrigarria da narrazioan nagusi den azaleko ikuspegia eta gehiegizko estilizazioa.
Aipatu dudan plano sekuentzia horrek agerian uzten du formaren aldeko hautua egin dela, eta ez hainbeste edukiaren aldekoa.
Serebrennikovek, teknika zinematografiko ugari erabiltzen ditu, hala nola formatu aldaketa bortitzak, zuri-beltzeko trantsizioak eta sekuentzia estilizatuak. Horiek guztiek, maila teknikoan zirraragarriak badira ere, protagonistaren benetako konplexutasunari indarra kentzen diote.
Ben Whishaw aktore apartak jokatzen du protagonistaren rola, eta, ohi bezala, interpretazio itzela egin du. Zoritxarrez, kontakizunaren sakontasunean baino, estetikan enfasi handiagoa jartzen duen narratiba baten erruz, nabarmen mugatzen da bere jarduna.
Soinu-banda da alderdi interesgarrienetakoa: Massimo Pupillo italiarraren sinadura darama, eta Shortparis talde errusiarraren abestiak ere biltzen ditu. Talde honek Tom Waits, Lou Reed eta Velvet Underground musikarien hainbat abesti ezagun berrinterpretatu ditu.
Pertsonaia liluragarri baten erretratu estilizatuegia da. Kontatzeko askoz ere istorio sakonagoa zegoen sentsazioa uzten du.

Telleria, un pueblo burgalés que quiere ser vasco... o suizo

Reconocidos otros siete torturados por la Policía y la Guardia Civil

PNV y PSE aprueban una ley que apela a su artículo 145 y tiene solo 7

El servicio de ambulancias de Osakidetza, de camino a urgencias
