Bost mila «Erlezain» batzeko deia
Seaskaren komunitatea indartzeko eta euskararen iraupena bermatze aldera, 5.000 «erlezain» lortzeko xedea du Herri Urratsek.

Herri Urrats hurbiltzen ari den honetan, Erlezain kanpaina aurkezteko bildu ziren atzo Hendaian Seaskako lehendakarikide Eric Etxart eta Ikastolen Elkarteko lehendakari Nekane Artola, Euskal Herri osotik heldutako erlezainekin batera. Kanpaina nazionalaren xedea 5.000 «erlezain» lortzea da, euskararen transmisioa bermatzen duen Seaskaren komunitatea babesteko.
Aurtengo edizioa Kattalin Elizalde kolegioaren eta Arberoako ikastolaren aldekoa izanen da. Horri begira, “Elgarrekin indartsuagoak gara. Egin zaitez erlezain!” lemapean, kanpainak gogorarazten du euskaraz hazi diren ikasleak bihar edo etzi iturgin, abokatu, dendari, aktore, pilotari edo laborari bihurtuko direla, eta euskararen etorkizuna bermatzeko ezinbestekoa dela horien hezkuntza babestea. Izan ere, «hori da ikastolek egiten dutena, lore txikiak hartu eta pertsona bihurtu» azpimarratu zuen erlezainen izenean Maddalen Arzallus bertsolariak. Erle beltzaren irudiarekin, kanpainak komunitatearen garrantzia azpimarratu nahi du, erleek bezala, Seaska osatzen duten burasoek, irakasleek, langileek eta ikasleek elkarrekin lan egiten baitute euskararen alde.

GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza

«Goonietarrak», 40 urte: bihotzeko ganbaran gordetako altxorra

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak
