Aris MESSINIS AFP
BEGIRADA

Herri matxinada Grezian

Ehunka mila manifestarik justizia exijitu zuten atzo, Atenasko Sintagma plazan, Parlamentuaren aurrean. Zenbait komunikabideren arabera, Greziako historiako mobilizazio handiena izan liteke. Manifestari batzuek molotov koktelak jaurti zituzten instituzioa babesten zuten polizien kontra, eta hiriaren erdiguneko zenbait tokitan istiluak izan ziren. Bi urte bete ziren atzo tren istripu batean 57 pertsona hil zirenetik, eta herritar ugarik pentsatzen dute Gobernua bere ardura ezkutatzen saiatzen ari dela.