Sanbaren distira eta ezkutuko bereizkeria
Esklaboekin batera iritsitako mito eta erritualak goratuko dituzte Brasilgo inauteriek, baina egunerokoan jazarriak dira oraindik.

Rio de Janeiroko (Brasil) inauterietako desfileetan canbomble eta umbanda erlijioen ondarea goraipatuko dute sanba eskolek. Baina, paradoxikoki, fededunek beren egunerokoan diskriminazioa eta indarkeria jasaten jarraitzen dute oraindik ere. Egoera latz horren adibide da Fernanda Marques Franco dos Anjos mãe-ak bere tenplua erabat txikituta aurkitu izana: irudiak profanatuta, Oxum jainkosaren hondakinen artean utzitako Biblia bat, lapurtutako ondarea… Brasilen erlijio askatasunaren aurkako erasoak %81 hazi dira azken urtean. Historikoki arrazakeriarekin lotuta egon den fenomenoa da. Christina Vital soziologoaren arabera, «haien kultura eta artea aitortzen dira, baina hori ez da nahikoa diskriminazioaren erroak gainditzeko». Fededun askok lanpostua ere galtzen dute beren erlijioa agertzen dutenean. Egoera hau are larriagoa da favelatan eta auzo txiroetan, non talde kriminalek afrikar jatorriko errituak debekatu eta erlijio kristauen aldeko presioa egiten duten. Hala ere, Ivanir dos Santos ikertzaileak argi dauka: «Gure arbasoek esklabotzari aurre egin zioten. Indarkeria gorabehera, bizirik jarraituko dugu».

GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak
