Garai ilunak datoz
Donald Trump AEBetako Gobernura iritsi denetik, dibertsitate, berdintasun eta inklusio politikak suntsitzea izan du bere helburu nagusietako bat. AEI deiturikoa (Aniztasuna, Ekitatea eta Inklusioa) estrategia, araudi eta ekintza multzo bat da, hainbat identitate, jatorri eta pertsonen ordezkaritza, parte hartzea eta bidezko aukerak bermatzea helburu dituena.
Bada, berdintasun politikak suntsitzearen irrika hori zinemara ere iritsi da. Trumpen tsunamiaren gainean igo eta Disney izan da aniztasun, ekitate eta inklusio estrategiak aldatu dituen lehenengoetako bat. Haien plataforman, “Dumbo” (1941) edo “Peter Pan “(1953) filmek hasieran zituzten dibertsitate ezari buruzko oharrak adibidez (arrazakeria, sexua edota indarkeriari dagozkionak, adibidez) apurka aldatu egingo dituztela aurreratu dute.
Beste bi ere ere agertu dira: Paramount eta Warner Bros. Discovery. Iragan astean aditzera eman zuten Etxe Zuritik bultzatutako politika eta ekimen mota horien aurka ez joateko, bere politikak murriztuko dituztela. Konpainiek jada ez dituzte genero eta aniztasun datuak bilduko AEBetan lana eskatzen dutenentzat, adibidez, eta ez dute bere pizgarri programa AEI helburuetara lotuko.
Zoritxarrez, historikoki baztertuta egon diren -eta egoten jarraitzen duten- kolektiboen aurkako beste eraso baten aurrean gaude.
Garai ilunak datoz.

«Xeberri eta biok hiru kantaldi egun berean egitera iritsi ginen»

Israel exhibe su impunidad en los escombros de la Unrwa en Jerusalén

Piden cuentas por la contratación pública de dos directivos de Solaria

El PNV cesa a tres ediles de Getxo imputados por el derribo del palacete
