Igeldok Toki Entitate Txikiaren ibilbidea abiatu zuen atzo
Aspaldiko eskakizuna formalki gauzatu dute igeldoarrek, izan ere, Igeldok atzo egin zuen Toki Entitate Txikiaren Batzorde Kudeatzailearen lehen batzarra eta, ondorioz, jada ofizialki bilakatu da Toki Entitate Txikia. Batzorde Kudeatzaileko ordezkariak aukeratu zituzten bilkuran. Iker Zinkunegi izango da presidentea.
Hurrengo udal hauteskundeak bitarte, toki erakundea zuzentzeko ardura izango du aipaturiko batzordeak. Alderdi bakoitzari dagokion kide kopurua hauteskunde batzordeak zehazten du. EH Bilduri lau ordezkari zegozkion -Karmele Garmendia, Eneko Dorronsoro, Iker Zinkunegi eta Pedro Maria Galarraga izango dira-, eta EAJko ordezkaria, aldiz, Iñigo Barandiaran da.
Aho batez izendatu zuten Iker Zinkunegi mahaiko presidente. Igeldotarrentzat «pauso garrantzitsua» dela adierazi zuen, baina era berean hurrengo urteetan «gorpuzteko eta benetan erreala bilakatzeko lana biderkatu» egingo dela jakitun direla esan zuen.
«Hona ekarri gaituen bide bera jarraitzen baldin badugu, elkar ulertze eta adostasunean oinarritutakoa, prozesuari amaiera positibo bat emango diogu», ondorioztatu zuen.

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Cuatro grandes sombras oscurecen aún más la inoculación de vacunas caducadas

«La única certeza es que el realismo de Trump nos lleva a la destrucción»

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»
