Musika klasiko bizi eta borrokalaria Bilbon

Hemen da berriz urtero Bilbon egiten den musika klasikoko maratoi ospetsua. Euskal Herrian klasikoa maite dutenen hitzordu bihurtu da “Musika-Música” jaialdia: hiru egunetan (atzotik igandera arte), 70 kontzertu Euskalduna jauregian (aldi berean zenbait gunetan), 1.500 musikarik baino gehiagok parte hartuz. Arriaga antzokian egin zen atzo inaugurazio kontzertua, Bilboko Orkestra Sinfoniko (BOS) eta Bilboko Koral Elkartearekin, non Wagner, Txaikovski eta Borodinen doinuak entzun ziren Erik Nielsenen zuzendaritzapean; hori bukatutakoan, Euskaldunan Maurice Ravel omendu zuen Galiziako orkestrak. Bestetik, Arriagako ekitaldiaren aurretik BOSeko musikariek elkarretaratzea egin zuten, beren aldarrikapenak egiteko -ordutegiak eta lanpostuak betetzeko beharrei buruzkoak, batez ere-.

La marcha de Tubilla destapa la enorme marejada en las filas del PNV

Grandes corporaciones han acogido a agentes de las «cloacas del Estado»

Ordenaron parar citas con casos de Iztieta y hubo peticiones de silencio

De la lucha anti-ETA a la UCO, un camino muy transitado
